abiapuntua

2020 urteko iraila amaieran, herriko kultur mugimenduarekin modu batean edo bestean zerikusia izan dugun lagun talde bat elkartu ginen, pandemia bete betean, bizi genuen egoerarekin kezkatuta. Elkarrizketan hasi eta osasun krisiak eragindako murrizketa neurrien eraginez, lehendik ere motelduta zegoen kultur mugimendua oso geldituta zegoela ondorioztatu genuen

Kontziente ginen, osasun egoerak, guztiz baldintzatzen zuela eta duela orduko eta egungo egoera. Kezkatuta geunden eta ulertzen genuen jendearen ezinegona egoera orokorraren aurrean.

Gure ustez ordea, horrek ez ezin zuen eragin geldirik gelditu eta ezer ez egitea. Halaxe jarri ginen martxan, ideia argi batekin: Kultura ezinbestekoa da gure ustez, eta garai zail hauetan ere, oinarrizkoa da pertsonen arteko lotura eta elkarrizketa bultzatzeko. Kultura presente eta bizirik egon daiteke eta egon behar da, beti ere, osasun jarraibideak errespetatuez eta babes neurriak beteaz. Geroztik ia urte bete pasatu den arren, orduan geneuzkan pentsamendu eta sentimendu askok gure baitan presente egoten jarraitzen dute.

Gure ustez, Espazio publikoa harreman sozialerako eta eraikuntza kolektiborako leku gisa ulertu behar da. Guztioi eragiten diguna gertatzen den lekua da. Modu partekatuan eraikitzen dugun eta balioz hornitzen dugun leku bat. Aldaketa sozialak gertatzen diren lekua. Bertan egiten da politika letra larriz. Hor gertatzen da eraldaketa soziala. Ezin da murriztu haren definizioa igarotze-leku edo erakusleiho kontsumista batera. Bere kontzepzioa zabala izan behar da. Zygmunt Bauman poloniar soziologoak azaldu duenez, bizi dugun momentuaren aurrean, gizarte zibilak espazio publikoaz jabetu behar du, zer eragiten dion erabakitzeko. Leku horretan sor daitezke imajinario kolektiboak. Eta arte-hizkuntzak ezin hobeak dira horretarako.