kulturaterkia.kulturaterkia@gmail.com

Espazio publikoan eragitea

Lan prozesu guztia garrantzitsua da hau guretzat. Lehenego elakrrizketak, artista bakoitzak bere sorkuntza lana hasi, kalean erakutsi, sareetan zabaldu eta kaletik jasotzerainokoa, alegia.

Horrexegatik, prozesu guztiak artelan bat osatzen duela uste dugu. Honela espazio publikoan interbentzio bat garatzen da. Zein litzateke beraz, hausnarketarako aukera? Nola ikusten den espazio hori lanak jarri aurretik, eta nola ondoren?

Espazio hori guretzat gure herriek osatzen dute eta eskuhartze hori espaziala izateaz gain, bestelakoa izan daiteke. Gure helburua sentsazioak eta pentsamenduak komunikatzea da, ohituta gauden paisaiarekin hautsiz eta paisaia horrekin erlazionatzeko beste modu bat proposatuz.

Eskuhartze hau espazio publikoa aldatzeko jarduera moduan ikusten dugu, espazio hori kaleko edo naturalagoa izan daiteke. Espazio horretan, berariaz eraikitako objektuak sartu ditugu, espazioaren eta esku-hartzearen arteko erlazioa ezartzeko. Ideia hau kontzeptuala den arren, bat egiten du zuzen zuzenean gure manifestuarekin.

Pentsamendu honek erabateko gaurkotasuna du, are eta gehiago mundu mailan eta gure herriak bizi dituen garaiotan, non espazio publikoaren erabilera hainbeste gure egiten jarraitu behar dugun. Ekimen honekin, espazio hori aldarrikatu nahi izan dugu, kale eta gune horiek, herritarron elkargunerako eta sozializaziorako leku moduan ulertuaz.