Bi herriotako herritarren arten gogoeta eragitea. Zein leku betetzen du kulturak gure egunerokotasunean? Eta pandemia garaian? Nola ikusten dugu kultura kontestu sozial eta aldakor honetan?
Herriko artista eta sortzaileei ikusgarritasuna bultzatu eta beraien lanaren eta sorkuntza lanen berri ematea.
Ahalik eta herritar gehienengana heltzea, artea egunerokotasunean integratuz.
Espazio Publikoan eragitea eta sorkuntza lanen eta espazio horren arteko erlazionatzeko beste modu bat proposatzea.