FITS

Fits taldea une honetan Urretxuko, Zumarragako eta Bergarako bost lagunek osatzen dugu;

Aitor Urteagak (baxua), Enrike Agirrek( ahotsa), Eduardo Bilbao (gitarra), Joseba Laskurainek(gitarra) eta Xabi Lasak (bateria), hain zuzen ere.

1996. urtean hasi ginen musika egiten Marrubi Sound izenpean. Izen horrekin bi lan argitaratu genituen: 1997an Bueltak amai lana, eta 1999an Run & Burn. Ondoren, arrazoi estetikoak medio, Fits izena hartzea erabaki genuen, eta 2001. urtean, izen bera zeraman lana argitaratu genuen. Azken lan hau Urretxuko Antzokian grabatu genuen Borja Aranburu eta Iker Alvarez lagun genituela. Bertan, abestiez gain, bideoklip bat ere grabatu genuen.

Euskaraz, gaztelaniaz eta, tarteka, ingelesez kantatzen dugu. Letra gehienak geureak dira, baina grabatutako disko guztietan sartu dugu herriko idazleren baten poemaren bat. Hala, lehenengo diskoan Araiz Padronen, Jose Luis Padronen edota Julen Garraldaren letrak daude. Bigarrenean, David Bilbaorenak eta Itziar Salaberriarenak, eta, hirugarrenean, Gorka Lasarenak.

2019an argitaratu dugu Zaurgarriari lana, eta bertan geure letrez gain, Julen Garraldarenak ere erabili ditugu (succiona). Aipatzekoa da letrez gain, herriko artisten marrazkiak ere erabili
ditugula gure lanen azaletarako, Iker Antiaren lana, esaterako. Urte hauetan guztietan egindako lanak izan du, era berean, bere oihartzuntxoa. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailak antolatu ohi zuen Gaztemaniak lehiaketarako birritan aukeratu gintuzten, eta, horretaz gain, Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketako finalista izan ginen 2001. urtean.

Esan bezala, eten luze baten ondoren berriz heldu diogu lanari eta 2019an Zaurgarriari lana argitaratu dugu. Bost kantuz osatutako lana da, eta Bonberenea estudioan grabatu genuen Karlos Osinagaren (Txap) gidaritzapean.

MERKATU BELTZETIK

Pandemiari eman beharreko erantzunean, osasunaren aurretik beste zenbait alderdi lehenetsi dela iruditzen zaigu. Osasun-neurriez gain, ariketa sozial jakin bat egiten ari gara, eta, gure ustez, zenbait agintari edota eragile ariketa horrek eman dituen ondorioak arretaz aztertzen ari da. Erabaki asko gurean izango ditugu aurrerantzean ere: hurkoaren gaineko kontrola, gizarte mugimenduen gaineko kontrol are zorrotzagoa, norbanakoaren beldurraren erabilera… Hori guztia salatzea du helburu kantu bilakatzeko bidean den olerki honek.

Ariketa sozial honen eragileak gogoan, argitaratu berri dugun laneko “Laranja agentea” kantuaren este gehitu nahiko genuke: