
Txikitatik marraztea gustoko izan dut. Nire gurasoek, hori kontutan izanda, Zumarragako Arte Ederren eskola munizipalera apuntatu ninduten. Félix Vaqueriza izan nuen maisu. Urte dexente egon nintzen han marrazten ikasten. Irakasle gehiagorekin ere egon nintzen gero, teknika ezberdinak ezagutzen, frogatzen eta saiatzen.
Urtetan zehar ikastaro desberdinak egin ditut: akuarelakoa edo giza anatomiarena. Azken urteotan marrazteari ekin diot berriro eta orain akuarelarekin nabil, oso gustora egia esan. Kultur Aterkiko antolatzaileei eskertu nahi diet horren formatu handia proposatu izana, erosotasun gunetik ateratzeko eta pinzelei hautsa kentzeko.
Hori da egin dudan lanaren izena. Argazki bat eta ideia bat neuzkan. Gehienetan horrela izaten da, kopiatzeko, oinarri bat izateko. Gero irudimenaren lana dator… zerbait jarri, zerbait kendu eta orduak sartu, begiratu eta birbegiratu nahi duzun hori lortu arte.
Egia esan, koadro honetan gustatzen zaizkidan gauza asko daude: familia, mendia eta liburuak (irakurtzea). Gero, korrikan ibiltzea legoke, baita familiarekin denbora pasatzea eta irudimena lantzea ere.
Nahiko ordu sartu ditut koadro hau egiten eta egia esan oso ondo pasa dut sortzen. Espero dut gustokoa izatea.