OIER FERNANDEZ CARRASCO
@kaixooier

Ilustrazio ikasketak egin nituen Gasteizen, eta egun Haur hezkuntzako ikasketak burutzen nabil. Sormena eta sorkuntza maite ditut, sortzea delako mundua eta herria eraldatzeko bide bakarra. Sorkuntza da bide bakarra. Kolore urdina dut gustoko, askotan ikusiko nauzu goitik behera urdinez jantzita.

Maite dut kafea izotzekin urte osoan zehar eta igandeak sofan botata igarotzea.
Itsatsiak. 2026.

Itsatsiak

2026

Itsatsita gaude, elkarren beharrean, elkarren ondoan. Topo egiten dugu, elkar gurutzatzen dugu, elkartzen gara, batzen gara. Plazan, kalean, enparantzan, kantoian, azokan, erreka bazterrean… Herria osatzen duten elementuak dira, herria dira. Dendak, lorategiak, argiteria, lantegiak…

Amaia, Nagore, Joxe Julian, Mertxe, Mohamed, Iker, Monica… Herria dira. Herria gara eta herria izango dira. Aldi berean ardura dugu, gurea den hori, gure egiten jarraitzeko eta aldi berean zaintzeko. Herria egin delako, eta herria egin egiten delako. Pieza solteak dira, aldreiluz adreilu eraiki da, lorez lore eta ametsez amets.

Bihurtu dezagun herria ametsen fabrika erraldoi bat. Jarri dezagun martxan.
Bazatoz?