Arte lanekin dudan harremana, txikitatik datorkit.
Batxilergo Artistikoa ikasi eta gero, Gasteizen, Ilustrazioko Arte Plastiko eta Diseñuko Goi Mailako zikloa ikasi nuen eta gerora Maquillaje Artistikoan trebatu nintzen.
Urte hauetan zehar, teknika eta material desberdinak probatzen joan naiz.
Material birziklatuekin, Eguzkiloreak sortu ditut eta ehunak margotzen ere asko gozatu dut, beti sortzeko modu berriak bilatuz.
Esperimentatzea gustatzen zait, estilo edo teknika batera mugatu gabe eta obra bakoitzak bere bidea egiten uztea.