JULEN ETXEZARRETA BELVER

Julen Etxezarreta Belver naiz. 

Urretxuarra, 1986. urtean jaioa, Arte Ederrak eta Diseinua ikasitakoa naiz. Musika munduan “Katu” ezizenarekin naiz ezaguna (herriko musika talde batzuetan ibilitakoa: “Meatxu”, “Alive”…). Diziplina askotan ibilitakoa naiz, baina Arte Ederretan eskulturan eta arte teknologikoan espezializatua.

TRAIDIZIOA

TRADIZIO eta TRAIZIOa nahastuz

Artekalean proiekturako: “Traidizioa” izeneko lana aurkeztuko dut (tradizio eta traizio hitzen arteko nahasketa).

Proiektu honen bidez, euskal gizarteak eta kulturak azken urteetan jasan duten identitate-galera jartzen da auzitan. Komunitate-balio historikoak albo batera utzi izana salatzen da, ideologia kapitalista eta neoliberalen menpekotasunean erori garelarik.

Materialak: Akrilikoa, Collage-a, plastikoa, kola zuria eta betadinea.