IBEI

Iban Altuna Arte Ederretan Lizentziatu zen eta egun, Arte eskolako irakaslea da. Marrazkilaria dela dio, ez margolaria.

Izen buru-gabea

(2026)

Historiaren pasarte hau, ezezaguna bezain ahaztu ezin dugunetako bat da; Mussoliniren heriotzea.

Lanaren azalpena

Gaur egun oraindik badira argazki asko historiaren mugarri izan direnak eta ezagutzen ez ditugunak.

Lan hau, argazki horietako batean inspiratu da/em>. Aurten, ikusi dut lehenengo aldiz bizitzan. Eta hainbesteko harridura sortu zidan, Faxismoaren mamua gainean dugun momentu honetan, nolabait argitara ateratzea otu zitzaidala.

Argazkian, Mussolini erahila eta herriak zanpatua agertzen da; argazki gordina benetan. Margo honetan ordea, ikuspegia itxi, murriztu, eta lehenengo plano oso hurbila, xehetasunekin, erabiltzen da. Bertan, haragi zanpatu eta odolaren gordintasunak adierazi nahi izan dira.

Izenburuarekin joku erraz bat egiten da: ez da nahi izan izenburu gabea jarri; gutxienez, zerbait esan nahi izan delako, baina ez gehiegi. Honela, protagonistaren izena=Mussolini izenarekin lotu nahi izan da. Azkenik, buru-gabea=faxista hitzarekin.

Jendeak orokorrean ez du ikusiko, jakingo zein den irudiaren jatorria. Hala ere, plastikoki, gordintasuna eta deformidadea, adierazi nahi izan dira. Izen buru gabea.