
Urretxu, 1980
Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Diseinu Grafikoan espezializatuz. Bere prestakuntza akademikoa ETBn egindako lanarekin osatu zuen, diseinuaren eta komunikazio bisualaren alorrean esperientzia garatuz.
Arte plastikoen eta diseinuaren maitalea da, eta sorkuntza behar gisa ulertzen du. Ikuspegi horretatik sortu zuen, 2016an, Nauena proiektua —asetzen nauena—, sorkuntzarako eta esperimentaziorako espazio gisa.
Gaur egun, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan arte-irakaslea da. Horrela, artea, diseinua eta hezkuntza bihurtu dira bere ibilbidearen hiru ardatz nagusi. Dinagu, Euskal Herriko emakume sortzaileen elkarteko kidea ere bada.