ANE MIREN ORMAZABAL BARRIOS

Urretxu, 1980

Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Diseinu Grafikoan espezializatuz. Bere prestakuntza akademikoa ETBn egindako lanarekin osatu zuen, diseinuaren eta komunikazio bisualaren alorrean esperientzia garatuz.

Arte plastikoen eta diseinuaren maitalea da, eta sorkuntza behar gisa ulertzen du. Ikuspegi horretatik sortu zuen, 2016an, Nauena proiektua —asetzen nauena—, sorkuntzarako eta esperimentaziorako espazio gisa.

Gaur egun, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan arte-irakaslea da. Horrela, artea, diseinua eta hezkuntza bihurtu dira bere ibilbidearen hiru ardatz nagusi. Dinagu, Euskal Herriko emakume sortzaileen elkarteko kidea ere bada.

HASPERENA

(H)abia da bizia
Oreka, ezin bestela
Zure neurriko izan
Irents ez nazazun
Pausoa
pausaz
pausatu
Arnasa barruan deino
Biziz
Arnasak
Har
Nazan