
Kaixo!
Ni Eider naiz. Duela urte batzuk Arte Ederretako ikasketak egin nituen Bilbon. Pintura, dantza, moda, musika, zeramika… gustoko ditut; Artea niretzat, adierazteko, ikasteko eta munduari zerbait berria eskaintzeko modu bat da. Garrantzi handia ematen diot sormenari, ekarpenei, eta gauzak ikusteko irekitasun eta askatasunari.
Forma organiko bakarrean bat egiten dute, indarrak eta sentiberatasunak. Leuntasunak xamurtasun sentsazioa ekartzen du gogora, baina haien azpian sendotasuna ezkutatzen da. Leuna dena gogorra suerta daiteke eta zentzu berean, agertzen duen xamurtasunak ere, badu bere indarra. Horrela, indarra eta sentiberatasuna elkar osatzen duten adierazteko bi modu bezala agertzen zaizkigu.
Lan honekin ere, Georgia O´keeffe margolariaren lana omendu nahi izan dut.