
Arte Ederretan lizentziatua.
Hainbat erakusketa egin ditu Lazkao, Zumarraga, eta Urretxun, alegia.
Bere lanetarako erabiltzen duen teknika hezkuntza munduan erabili izan du, adibidez, Urretxu-Zumarraga ikastolan 2.DBH-ko ikasleekin arte tailertxo bat emanez.
Chillidaren 100garren urteurren ospakizuna zela eta, Chillida lantokian, erakusketa kolektibo batean parte hartutakoa da.
Pello Ramirez,eta Andoni Salamerorekin batera “Haize orraziaren sehaska kanta” emanaldian esku hartutakoa da KMK-ko aretoan.
Gorka Larrañaga, Karlos Ibarbia, Andoni Salamerorekin batera, Arteria erakundeari aurkeztutako lan bat irabazia gertatu eta irabazitako dirulaguntzaren bidez, nahigabeko bakardadearen inguruko gaia landu du, berori sentikari batean agertuz, hainbat emanaldi Urretxu, Beasain eta Ordizin emanez.
Bere arterako interesan sakondu nahian, Aitor Etxeberria margolari eta eskultorearen arte-tailerrean ikasle bezala dabil.
Pello Ramirez, eta Andoni Salamerorekin batera “Maite ditut maite” emanaldian parte hartu du KMK-ko aretoan.
Artelan honetan dagoen irudia ez da irudi soil bat, begiradaren haustura bat baizik. Mundua ez dugu berdin ikusten uneoro; bakoitzaren sentimendu, pentsaera, beldur…en arabera eraikitzen dugu gure mundua.
Irudi honek errealitatea zatitu egiten du, ondoren berriro elkartzeko, bizitzan gertatzen den bezela; gauzak “hautsi” edo “desegokitu” daitezke, eta hala ere, edertasun edo nortasun berri bat hartzen dute, gure akats eta haust urekin, arimaren orbainak agerian geldituz.
Arau fotografiko tradizionalaren hausketa bilatzen det, ikusleari espazioa berriro irudikatzeko gonbidapena luzatuz.
Ez det gezurrezko orden bat saldu nahi, bizitza den bezelakoa erakutsi baizik.
Irudia osatzen saiatzeko ahalegin hori da lanari mugimendua ematen diona. “Bere burua berreraikitzen ari den ideia baten argazkia da”
Lan honekin adierazi nahi det Kaosa ez dela amaiera bat, hasiera bat baizik, eta askotan kaos horren barruan sekulako edertasuna dago, nahiz eta askotan gu konsziente ez izan