OIHANA ETA ARGI MERINO

Kaixo,
Oihana eta Argi Merino gara.

Ama eta semeak artea, eskulanak eta kolore bizien maitalea den familia osatzen dugu. Argi txikitatik marrazketa zalea, azken urteetan komikigintzan aritzen da gehien. Eta ama, aldiz, oihalgintzan aritzen da, bereziki kakorratzlan eta joskintzan. Azken urteetan herri ezberdinetan emakumeen etxeetan jabekuntza, ahizpatasuna eta elkarekintza komunitarioa lantzen dituen kakorratz-lan saioak eskaintzen ditu. Biok aurkitzen dugu sormen prozesuetan emozioak kudeatzeko bidea eta gizartea aberastu eta eraldatzeko bidea ere dela uste dugu. Maitasun handiz sortu dugu panel hau.

-

-

Panela wax oihal afrikar zatiak osatzen duen mosaiko moduko bat da. Oihal hauek dituzten kolore eta forma zoragarrietan oinarrituz, errotulagailuekin hutsuneak bete eta puntu eta lerroak apaindu ditugu.Maitasun handiz egin dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.