Kultura arloan hainbat esparrutan egin izan ditut argazkiak, gehien bat Kirol arloan eta Kontzertuetan.
Kirolari dagokion arloan gehien bat txirrindularitza mundua, Españiko Vueltan, Frantziako Tourrean, bai mutilen eta neskak lasterketetan, Donostiko Klasikoan. Txirrindularitza aparte ere Futbol partidetan egin izan ditut argazkiak Anoeta Zaharrean bai Liga edo Uefa partidetan. Herrian ere Goierriko Saskibaloi eta Futbol Aretoko taldeekin egin izan dut lan.
Kontzertuei dagokionez Hiri Galduak taldearekin hasi nintzen Legorretako Herri Antzokian, hortik aurrera Legorretako Herri Antzokiak kontzertuak egiten dituenean han egoten naiz argazkilari ofizial bezala. Talde txiki zein handiri argazkiak ateratzen, esate baterako Doctor Deseo, Liher, Zea Mays, Berri Txarrak, Bele, Kai Nakai, Ezpalak, Tapia eta Leturia, Bulego, …