
1975, Urretxu (Gipuzkoa)
Arkitekturan lizentziatua EHUn 2000 urtean eta egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare historiko artístiko zerbitzuko arkitektoa.
Bokazioz marrazkilaria.
Txiki-txikitatik marraztu izan dut eta ez diot sekula marrazteri utzi.
Urban sketcher, ilustratzaile, erretratista, karikaturista, akuarelista, margolari, live painter…
Hainbat erakusketetan parte hartu dut, bai banaka bai taldeka.
Lisboa, Málaga, Bartzelonan… kale marrazki eta akuarela tailerrak eskeini ditut eta Urretxuko kultur etxean hilero egiten ditugun giza irudi eta akuarela tailerrak zuzentzen ditut.
Nire ilustrazioak hainbat argitalpen, liburu eta diska azaletan agertu dira.
Live paintingari dagokionez, musika eta poesia errezitaldietan eginiko zuzeneko pintura, musikari handiekin oholtzan aritua naiz: Gorka Hermosa, Iñaki Salvador, Zetak, Kalakan, Oreka TX, Pello Ramirez, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ertzak.
Pintura etengabeko ikaskuntza da niretzat, eta margolari handienen ondoan ikasten saiatu naiz: Alvaro Castagnet, Eudes Correia, Alendro Casanova, Natalia Segovia, Coque Bayon, David Shevlino Jorge Copruna, Mendo..
Arteakalean ekimenerako prestatu dudan lana, esku artean dudan proiektuaren iragarki bat da.
Gouachelan uraren argitan proiektua urriaren 16tik azaroaren 1erarte Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan erakutsiko da. Gouachelan proiektuak gouach teknikaren bitartez argia islatzeko egindako esperimentazio‑ibilbide pertsonala aurkezten du.